XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) langileentzat ez zegoen iganderik.

Labeak itzaliz gero, ikaragarri garestia omen da berriro piztu eta martxan jartzea; horregatik langileak txandaka aritzen ziren, asteburuetan huts egin gabe.

Leihotik begira jarri nintzen loak ezin harturik, eta sukalde batzutako argi zuri motelak ageri ziren patioan.

Zeruan gorri koloreak nahastu egiten ziren: tonu batzu labeen argitasunak zeruan osaten zuen islada; beste batzu, atera nahian zebilen eguzkiaren lehen iragarpena.

Gaur egun, oraindik ere, sarritan esnatzen naiz goizean goiz, eta gauza hauek idazten ditut mahaiko argiaren pean.

Egia esan, gustatu egiten zait ordu honetan idaztea, eta gainera ohitu egin naiz.

Lehen ez, nahiago izaten nuen gauez idatzi, idazteko zaletasuna betidanik izan bait dut, abenturetako liburuak irakurtzen hasi nintzenetik behintzat bai.

Hasieran, egunkari bat idazten nuen ia-ia gauero, eguneko gorabeherak aipatuz eta horrela; gero, poemaren bat tartekatzen hasi nintzen, poemen bidez sentimenduak hobeto azaltzen direla ematen duelako.

Eta idatzi nituen koaderno guzti haiek gordeta dauzkat, eta aldian behin irakurri egiten ditut gauzak gogora ekartzeko; atsegina da gogoratzea, eta esaten dutenez, gizakien dohaia da soilik.

Egunkari horri esker da (...)